XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6 Eskatu hitz-zerrendak irakurtzeko eta ondoren paragrafo laburra idazteko hitzen atzean imajinatzen duten argazkia deskribatuz.

7 Hau egin ondoren, ipini argazkiak hormetan, eta eskatu ikasleei begiratzeko ea zein dagokion ondoen bakoitzak erabilitako zerrendari, eta ipintzeko beren paragrafoa eta hitz-zerrenda harekin batera.

8 Esan ikasleei hormetako argazkiei begiratu eta idazlanak irakurtzeko.

ADIBIDEA.

Talde bateko ikasle batek argazki hau aukeratu du, aldizkari bateko iragarki batetik ebakitako xehetasun bat: emakume baten urdail aldeko azala ur-tantekin distiratsu; haren esku ondo zaindua urdail gainean dago, zilborraren gainean; urrezko kale fin batek inguratzen dio urdaila.

Ikasleak hitz-zerrenda hau idatzi du, argazkiak iradokita:
hatz
azal leun
bainu
azkazal gorriak
emakume
kate
urdail
ur
jolas
ile
zilbor
.

Beste taldeko ikasle batek paragrafo hau idatzi du, hitz-zerrendak iradokita: Emakume bat bainuan etzanda zegoen.

Azal leuna zuen.

Haren urdaila ikus daiteke eta kate batekin jolasean ari zen eta ikus daitezke haren azkazalak ere zure begiak isladatzen.

C/9 Istorioaren atzeko argazkia.

MAILA.

Oinarrizkotik Aurreratura.

DENBORA.

20-30 minutu.

PRESTAKETA.

Aukera ezazu pintura edo argazki gogor bat, istorio bat pentsarazten dizuna.

Landu istorioa zeure buruan eta presta ezazu xede-hizkuntzan kontatzeko.

Ez hartu ohar idatzirik.

Istorioa argazkitik atera behar da, baina argazkia bera deskribatu gabe.